'Urari ostutako poemak' liburuko olerkiak errezitatuko ditu gaur Pako Aristik Hitzen

Anboto 2014ko aza. 6a, 09:35

Gaur arratsldeko 19:00etan Durangoko Hitz liburu dendan ariko da Pako Aristi idazlea (Urrestilla, Gipuzkoa, 1963), argitaratu berri duen liburuko olerkiak errezitatzen. Susa argitaletxeagaz kaleratu du Pako Aristik Urari ostutako poemak izenburuko liburua, eta bertako poemak egilearen ahotik entzuteko aukera da Durangoko Hitz liburu dendan eskainiko dutena.

Doako sarrera izango du Hitz liburu dendako ekitaldiak, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordubete inguruko iraupena izango du. Errezitaldiaren ostean, liburu dendako aurkezpenetan ohi duten bezala, jan-
edanerako eta solaserako aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Idazle gipuzkoarrak azaldu duenez, Getariako ibilaldietan, itsasoari begira sorturiko olerkiak dira Urari ostutako poemak liburu berriko asko: “Itsasoari ostutako poemak dira, itsasoak emandakoak, zelanbait”, azaldu du Pako Aristi egileak. Hortik Durangon aurkeztuko duen liburuaren izenburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!