Geu Bekoak, Txosnaguneko partaide beste behin

Anboto 2014ko urr. 28a, 12:33

Geu Bek ez du aurtengo San Fausto jaietan txosnarik ipini, baina elkarteko kideek Txosnagunean parte hartu dute gainerako txosnetan txandak egiten. Integrazioa bultzatzeko beste modu bat izan da.

Behar bereziak dauzkaten gazteen familien elkarteak ez du aurten txosnarik ipini Pinondon, urtetan zehar horrela egin eta gero. Baina, hala ere Geu Be presente egon da. Izan ere, egunero txandak egiten ibili dira beste eragileen txosnetan. Beraz, gazteak Txosnagunean zein herritarren artean integratuta egon dira beste behin.

Geu Beko Jose Alfarok azaldu du ekimenak ez duela oihartzun handirik eduki, baina bere ustez, horrek normalizazioaren ikuspegitik zerbait positiboa ere adierazi dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!