Kameratoia lehiaketan izena emateko epea hasi da

Anboto 2014ko urr. 28a, 12:44

Abenduaren 6tik 8ra egingo dute Topaguneak antolatzen duen ikus-entzunezkoen rallya. Iazko moduan, Durangoko Azokako Irudienean egingo da aurten lehiaketa, 48 orduko epean. Azaroaren 28ra arte eman daiteke izena.

Aurtengoa Kameratoia lehiaketaren 10.edizioa izango da. Aurrekoetan moduan, parte hartzaileek lanean islatu beharreko ezaugarrien zerrenda bat jasoko dute abenduaren 6an, eta 48 ordu izango dituzte gehienez sei minutu iraungo dituen laburmetraia egiteko.

Informazio gehiago, Kameratoia.com webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!