Finantzaketa kolektiboagaz arte liburu bat argitaratzeko kanpaina abiatu du Mikel Onandiak

Anboto 2014ko urr. 27a, 13:54

Arte paperak 2009-2014 izeneko liburua argitatu gura du Mikel Onandia Garate arte historialari eta kritikari durangarrak. Interneten zabaldu du proiektu hori diruz lagundu gura dutenei zuzenduriko finantzaketa kolektiborako kanpaina.

Hainbat komunikabidetan 2009tik 2014ra arte euskaraz argitaratu dituen 120 arte kritika eta artearen inguruko artikulu argitara ematea da Anboton ere kolaboratzaile den Mikel Onandiaren helburua. Crowdfunding kanpaina abiatu du egitasmo hori gauzatu ahal izateko herritarren diru-ekarpena jasotzeko.

Irabazi asmorik gabeko eta arte kritikan espezializaturiko Sans Soleil argitaletxeagaz kaleratuko du Onandiak bere lana. Azken bost urteetako Euskal Herriko panorama artistiko zabala islatuko du, bertan: erakusketa eta arte gertakari garrantzitsuenen jarraipena eta dokumentazioa jasoko du, egileak aurreratu duenez, 430 orrialde inguruko liburuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!