Indarkeria sexistaren biktimek tasetan hobariak edukitzea proposatu du PSE-EEk

Anboto 2014ko urr. 25a, 09:00

PSE-EEko bozeramaile Pilar Ríosek esan du udal tasetan genero ikuspuntua barneratu gura dutela, eta tartean, indarkeria sexista pairatun dutenentzako hobariak egotea gura du. Bestalde, tasak orokorrean bere horretan mantzentzea eskatu du, igo barik, beraz.

Badirudi 2015erako udal tasa eta zergak bere horretan, igo barik geratuko direla. Izan ere, hori proposatu du PSE-EEk, eta EAJko gobernu taldeak ere gauza bera aurkeztu zuen lehenago. Gehiengoa dutenez, udalbatzarrean ideia hori onartuko litzateke.

Baina nobedade handiena PSE-EEk berdintasunaren arlotik plazaratutakoa izan da. Ordenantzetan genero ikuspegia sartzea gura dute, emakume eta gizonen egoerak kontuan hartzeko, eta horren arabera tasak gestionatzeko. Adibidez, indarkeriaren sexistaren biktimei Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta beste zenbaitetan hobariak ematea proposatu dute. "Ordenantzak eta aurrekontuak aukera berdintasuna lantzeko erreminta onenak dira", esan du Ríosek.

Bestalde, "justizia sozialari" begirako ordenantzak izatea ere eskatu dute sozialistek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!