450 dantzari elkartuko dira domekan, umeen euskal jaian

Anboto 2014ko urr. 24a, 12:00

Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatu dute domekako umeen euskal jaia. Ekimen horren 48. edizioa izango da domekakoa, eta 450 ume eta gazte elkartuko dira Durangon.

Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai taldeetako umeek, eta Durangaldeko beste herri batzuetakoek ere hartuko dute ekitaldietan parte: Atxondo, Berriz, Abadiño, Ermua, Otxandio, Elorrio eta Sestaoko dantza taldeetako umeak ere gonbidatu dituzte.

Durangoko kaleetan zehar kalejira egingo dute, 11:30ean, eta dantza emanaldia eskainiko dute parte hartzaile guztiek, 17:00etatik aurrera, Ezkurdiko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!