Musika bandak eta euskalgintzak piztuko dituzte San Fausto jaiak

Anboto 2014ko urr. 10a, 12:19
Iazko paella lehiaketa.

Padatoz Patxikotxu eta Pantxike. Gaur iluntzean hasiko dira 2014ko San Fausto jaiak, Tabira Musika Bandak eta euskalgintzak piztuko dituztenak. 19:30ean San Fausto auzotik udaletxeraino kalejiran eroango dute Patxikotxu, 20:00etan jaiari hasiera emateko. Aurten Tabira Musika Bandakoek dute txupinazoa botatzeko eta pregoia irakurtzeko ardura. Hasiera ofiziala eta gero, 21:00etan, txosnagunearen txanda izango da, Pantxikegaz. Bertan, Euskalgintzako zenbait elkarte batzen dituen Guka mugimendukoek zabalduko dute Pinondoko festa.


Hortik aurrera jai giroan murgilduko dira durangarrak, urriaren 19ra arte. Gaur gauez, esaterako, Dinero, Minor Empires eta La M.O.D.A. taldeen kontzertuak egongo dira txosnagunean. Bihar, zaldi jauzi proba egingo dute Zuhatzola parkean, 10:00etatik 17:00etara, eta 13:00etan txupinazo txikia jaurtiko dute Mugarra Triatloi Eskolakoek. Gainera, Gazte Eguna ospatuko dute. Domekan, marmitako txapelketa egongo da Landako Gunean, eta, 17:00etan, herri probak txosnetan.

Astelehenean artopilen banaketa egingo dute, 12:30ean, San Fausto egunez. Pinondon, paella txapelketan parte hartzeko deia egin dute. 17:00etan, ohiko erreka jaitsiera ere ez da faltako.

Lehenengo asteburuaren ostean, Disfraz Eguna eta Elkartasun Eguna zain daude hurrengorako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!