Batukada feministara batzeko deia egin dute

Anboto 2014ko urr. 9a, 14:24

Perkusioaren bitartez emakumeen arteko sare bat sortu, eta ikuspegi feminista lantzea da taldearen helburua.

Batukada taldera sartu gura duten emakumeek izena eman dezaten, deialdia zabaldu dute taldekideek: durangokobatukadafeminista@gmail.com helbidean eman daiteke izena.

Durangoko Andraguneak antolatzen dituen Emakumeen Jabekuntza Eskolako ikastaro batean eratu zuten Durangoko batukada feminista, eta ikasturte honetan taldea egonkortzea gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!