Igeriketa proba herrikoia egingo dute lehenengoz

Anboto 2014ko urr. 9a, 09:00
Tabira igeriketa taldeko gazteak.

Zapatuan, urriaren 11n egingo dute proba, Landako kiroldegiko igerilekuan. Tabira igeriketa taldeak antolatu du. Gazte zein helduen artean igeriketa sustatzea eta igeriketa taldea ezagutara ematea dute helburu.


Probarako izen-ematea urriaren 8an eta 9an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, Landako 1 kiroldegian; euro bi balio du, eta parte-hartzaileek txapelketako kamiseta bat jasoko dute dohainik. Gehienez 150 igerilarik hartu ahal izango dute parte txapelketan, eta azpiegituren edukiera ahalik gehien aprobetxatuko dute.

Igerilariak adinaren arabera banatuko dituzte, eta kategoria bakoitzeko sei onenak finalerako sailkatuko dira; txapelketa 16:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileek 25 eta 50 metroko lasterketen artean banatuko dituzte. Luzera horretan, parte-hartzaileen lana errazteko, igerilari bakoitzak bere igeriketa estilo gustukoenean aritu ahal izango du. Igeriketa txapelketa hiru bat orduan amaitzea itxaroten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!