Atletismoa herritarrengana hurbiltzen jardun du Durango Kirol Taldeak

Anboto 2014ko ira. 16a, 09:46
Amankomunazgoko presidente Oskar Zarrabeitia eskuman, irabazleekin

Atletismoa ezagutara ematen jardun du Durango Kirol Taldeak Hiper Eroski parean antolatutako ekimenean

 

Zapatuan Hiper Eroski parean atletismo pista bat atondu eta adin guztietako jendeari vortex jaurtiketan (gaztetxoentzako xabalina) eta 30 metrotan korrika aritzeko aukera eskaini zien Durango Kirol Taldeak. Guztira, 70 bat lagunek parte hartu zuten Abadiñoko Udalaren, Eroskiren eta Durangaldeko Amankomunazgoaren laguntzari esker antolatutako ekimenean. Durango Kirol Taldeko atletek ere erakustaldiak egin zituzten. Vortex jaurtiketan Uxue Barinagarrementeria (41 metro) eta Joseba Ogizarenak (48 metro) izan ziren markarik onenak. 30 metro korrika, aldiz, Miren Zuberogoitia (3.91) eta Orkatz Beitia (3.01) izan ziren azkarrenak. Hainbat sari banatu zituzten parte hartzaileen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!