370 marihuana landare aurkitu dituzte Durangoko etxebizitza bitan

Anboto 2014ko ira. 12a, 10:48
Durnangon aurkitutako marihuana landareak

Ondorioz, Ertzaintzak 57 eta 48 urteko gizon bi atxilotu ditu osasun publikoaren kontrako delitua egotzita.

 

Etxebizitza bitan 370 marihuana landare, 400 landare-kimu eta 250 gramo kukulu aurkitu zituen atzo Ertzaintzak, prentsa ohar batean informatu duenez. Atzo, 17:00 inguruan, etxebizitza batean sutea sortu zelako susmoa zuten bizilagun batzuen deia jaso zuten. Segituan ertzainak eta su-hiltzaileak bertaratu ziren. Ez zuten surik aurkitu, baina ikusten zen kea sareta batetik irteten zela ohartu ziren. Kearen jatorria aurkitu eta etxebizitza horretara sartu ziren. Ertzaintzaren arabera, barrua ez zegoen bizimodua egiteko prestatuta; horren ordez 160 marihuana landare eta 250 gramo kukulu aurkitu zituzten eta eurak hazteko beharrezko azpiegiturak: haizagailuak, ke-erauzgailuak, lanparak eta ureztapen sistema. Araketa lanetan zebiltzala, etxebizitzaren jabea agertu zen, 57 urteko gizonezkoa, eta atxilotu egin zuten osasun publikoaren kontrako delitua egotzita.

Eraikin bereko beste etxebizitza batean beste 208 marihuana landare eta 390  landare-kimu aurkitu zituen Ertzaintzak.  Bertan 48 urteko gizonezko bat aurkitu eta atxilotu zuten.

Gaur, (barikua) eguerdian epailearen aurretik igaro dira atxilotu biak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!