Aurten 50 urte betetzen dituzten durangarrek jai berezia egingo dute 13an

Anboto 2014ko ira. 2a, 12:05

1964an jaiotako durangarrei deialdi zabala luzatu diete kintoen jaian elkartzeko. Aurten 50 urte betetzen dituztela eta urte berezia dela diote. Irailaren 13an egingo dute festa, eta irailaren 8a da afarian izena emateko azken eguna.

 

Plateruenean 20:30ean elkartu eta jan-edana eta euren garaiko musika lagun ospatu gura dute 50 urte egin dituztela. Hori da prestatutako plana: Luntxa, postre txikiak, duela urte batzuk diskoteketan eta kontzertuetan entzuten zuten musika, eta tragoak tartean. 50 euro sartzeko kontu korronte bat zabaldu dute. Informazio gehiagorako telefono zenbakiak utzi dituzte: 685 772 609 eta 610 814 807.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!