Hiltegia bota dute, eta azken lanetan dabiltza beharginak

Anboto 2014ko abu. 26a, 13:31

Uztaila amaieran hasi zituzten hiltegia eraisteko obrak, eta horrek gauzatzeko sei asteko epea zeukan enpresak. Eraikina bota eta azkeneko beharretan dabiltza makinekin.

50 urtetik luzez Aramotz auzoan egondako hiltegia historiara pasa da. Hondakinak besterik ez dira geratzen. 2012an itxi zuten Erralde, eta urte bi pasa behar izan dira eraikina botatzeko. Beharginek lurra lisatuko dute orain, eta hutsik geratutako eremu hori aparkaleku lez erabili ahalko dela azaldu du udalak, baita azokak eta ekintza kulturalak egiteko ere.

Baina, auzotarren aspaldiko eskaera gizarte etxe bat eraikitzea da. Proiektua badago udalaren asmoen artean, baina momentuz ez dago eperik ezarrita, eta krisi sasoia kontuan hartuta baliteke denboran luzatzea.

Hiltegia botatzeko 130.000 euroko aurrekontua gorde du udalak, eta beste 68.000 euro erabiliko dituzte eremua egokitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!