Tabira Musika Bandak saioa eskainiko du Madalenan

Anboto 2014ko uzt. 22a, 10:14

Madalena egunez, emanaldia eskainiko du Tabira Musika Bandak Durangoko Madalena auzoan, gaur.

 

Plateruen plazan izango da emanaldia, 19:00etan, eta, musikaz gainera, dantza ere izango da gozagai: Bego Lauzirika eta Isidro Juantorena dantzariek areto dantzak eskainiko dituzte kontzertuak irauten duen bitartean.

Ohi bezala, entzuleei kantatzeko gonbita egingo die Tabira Musika Bandak, eta dantzarako aukera ere izango du gura duenak.

Musika bandaren arduradunek esan dutenez, besteak beste, Kaixo Durango, La Cumparsita, Xalbadorren heriotzean, Suspiros de España, De Atxuri al Arenal eta El barrio Madalena kanta ezagunekin osatuko dute errepertorioa, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!