Udalaren erantzunean aitzakiak ikusi ditu EHEk

Anboto 2014ko uzt. 17a, 13:16

Udalaren eta herritarren arteko tratuan euskaraz bizi gura dutenen eskubidea ez dela betetzen uste du Euskal Herrian Euskarazek. Hori hainbat zerbitzutan gertatzen dela dio: musika eskolan, Pinondo Etxean eta kiroldegian, adibidez. Horregatik, eskubide horren aldeko dinamika piztu zuen martxoan. EHEkoek tratua euskaraz izateko eskaera egitera animatu zituzten herritarrak. Baina udalaren erantzunik jasotzen ez zutela-eta, protesta bi egin zituzten udaletxe aurrean. Lau hilera jaso dute erantzuna.


EHEk adierazitakoaren arabera, udalak euskaraz bizitzeko eskubidea aitortu die, eta hori betetzeko borondatea agertu ere bai. “Baina aitzakia ugari jartzen ditu, hori gaur bertan ez bermatzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!