Ume saharauiak eta errusiarrak babesean daude

Anboto 2014ko uzt. 3a, 10:10
Durangoko Udalak harrera egin diete uda pasatzera etorri diren ume saharaui eta errusiarrei.

Ongintza mugimenduei esker uda pasatzera etortzen dira urtero hainbat ume saharaui eta errusiar. Elkarte, familia eta begiraleek etxean lez egoteko moduko tratua ematen diete. Euren herrialdeetako egoera gaitzetatik urrun, babesean egoten dira hemen. Tenperatura onak, elikadura ona eta osasun arreta jasotzen dituzte, esaterako.

Atzo udalean harrera egin zieten kargudunek umeei, eta bakoitzari opari bana eman zieten. Umeen artean zeuden, iaz lez, Rio de Oro ekimenean parte hartuko dutenak. Aniztasun funtzionala daukaten umeak Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetatik irtetea posible egiten du proiektu horrek, eta Durangaldeko gazte batzuen ekimen boluntarioa dago oinarrian. Dowmn sindromea daukatenak, autismoa, itsutasuna... izurtzan Iñurri eskaut taldeak gestionatzen duen aterpetxean pasako dute uda, eta eurek zaintzen 24 orduz egongo dira gazteak, erreleboka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!