Diru-sarrera bako durangarrek euskaltegian %10 ordaindu ahalko dute

Anboto 2014ko eka. 30a, 12:48
Euskaltegietako matrikulen %90 ordainduko die udalak. PSE-EEk proposatu du udalean bonifikazio hori ematea, eta sozialistek eurek eman dute laguntzaren berri.

Euskara ikasteko matrikularen %10 ordaindu ahalko dute diru sarrerarik ez daukaten pertsonek. Deskontuarekin, eskola orduko 11 zentimo ordaindu beharko dute. Horrela onartu dute Durangoko Udalean. PSE-EEk egindako proposamena izan da. Sozialistek ohar bidez azaldu dutenez, "Durangok udal euskaltegi on bat dauka, irakasle ezin hobeekin eta teknologia onarekin. HABEko ikuskaritza pasatuta, Bizkaia osoko puntuazio altuena lortu du. Bonifikazio hauekin euskara ikasteko tresna hobea bihurtzen da".

Diru-sarrera Bermatzeko Errenta jasotzen duten durangarrek ere bonifikazioak dituzte iaztik; udalak euskaltegiko matrikularen % 80 ordaintzen die. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!