Julene Azpeitia lehiaketako sorkuntzen sari banaketa

Anboto 2014ko eka. 5a, 12:07
Argazkia: Txelu Angoitia
Ipuinak, olerkiak eta bertsoak batuta, guztira, 452 idazlan jaso dituzte aurten Durangoko lituratura lehiaketa honetan. Joan zen domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean burutu zuten sari banaketa ekitaldia.

 

Julene Azpeitia literatura lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean. Euskal Astearen barruan egin ohi dute sari banaketa ekitaldia urtero-urtero, 1983. urtean Durangoko Udalak lehiaketa lehenengoz antolatu zuenetik.

Ipuinak, olerkiak eta bertsoak batuta, guztira, 452 idazlan jaso dituzte aurten Durangoko lituratura lehiaketa honetan. Joan zen domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean batu ziren Felix Arkarazok aurkeztu zuen sari banaketa ekitaldian, lehiaketan parte hartu dutenak eta saridunak.

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleetatik hasi, eta helduen sailera arte, hamahiru sari banatu zituzten domekako ekitaldian. Olerkien ataleko 18 urtetik gorakoen, eta DBHko lehenengo eta bigarren mailetako bertsoen sariak banatu barik utzi dituzte.  


Irabazleei sariak eman zizkieten, domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean. Laida Aizpurua, Nerea Unzueta, Magali Camarero, Izaro Solozabal, Iñaki Goitia, Mikel Balerdi, Irati Ruiz de Asua, Leire Dudagoitia, Aitor Bizkarra –sari bi jaso ditu–, Maddi Barruetabeña, Peio Azkarate eta Aitor Albistur izan dira saridunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!