Musika bandarik eta emanaldi onenaren sariak, eta musikaltasunari degokion bigarren saria ere ekarri ditu Durangoko taldeak asteburuan Frantzian burutu duten lehiaketatik.
Europako 35 musika taldek hartu du parte Frantziako Condom herrian buruturiko lehiaketa horretan, eta 42. edizioa izan da aurtengoa.
Zapatuan, arratsaldez eta gauez jardun ziren musika bandak kalerik kale jotzen, eta lau eszenatokitan proba zehatzagoak egin zituzten, domekan. Joseba Aparicio taldekideak sorturiko bi obra aurkeztu zituen Sugarrik lehiaketara: Tolosako Arco Iris elkartearen 75. urteurrenerako sortu zuten abestia, eta The Police taldearen lau kantaren moldaketa.