Berbaldi zikloa, Arte eta Historia Museoan: ‘Vasconia Erromatarren garaian’

Anboto 2014ko mai. 14a, 09:14
Arkeologia eta Historia jardunaldien V. edizioa hartuko du Durangoko Arte eta Historia Museoak. Atzo zabaldu zuten hitzaldi zikloa; erromanizazioaren hasierako aldietan Kantauri itsasoaren ekialdeko herrialdeetan jazotako aldaketa prozesua ikertzeko arkeologiak ematen dituen datuen inguruko berbaldia eskaini zuen Juan José Cepeda UNEDeko irakasleak.


Mertxe Urteaga Irungo Oiasso museoko arduradunak Meatzaritza erromatarra baskoien eremuan izenburuko hitzaldia eskainiko du zikloko bigarren hitzorduan: datorren eguenean, maiatzaren 22an. Elena Torregarai EHUko irakasleak Sexua Erroman, mitoa eta errealitatea berbaldiagaz itxiko du zikloa maiatzaren 29an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!