Urteroko hitzordua da Mugarri Eguna Durangon. Herriaren mugak zehazten dituzten mugarriak bisitatu eta aitzaki horregaz mendi ibilalditxo bat egin ohi dute. Bost orduko iraupena edukiko duela aurreikusi dute antolatzaileek. Andra Maritik hasita Santa Luziara joko dute lehenengo. Gero, Axmokil, Gibela eta Basobaltzetik igaroko dira.
Inskripzioa egiteko aukera eguenera arte egongo da, Pinondo Etxean.