Pertsona nagusiek etxeko giltzak utzi ahalko dituzte Durangoko udaltzaingoan

Anboto 2014ko api. 22a, 09:34
Arrisku egoeratan laguntza azkartzeko bide bat dela azaldu dute; adibidez, udaltzainek larrialdi zerbitzuetako langileei atea zabaldu ahalko diete.

 

Udal arduradunek azaldu dutenez, batez ere Durangoko nagusiei laguntzeko bide bat izan daiteke etxeko giltzak udaltzaingoan uztea. Eurengan pentsatuta abiatu dute zerbitzua. Arrisku egoeratan, batzutan etxebizitzan sartzeko beharra egoten dela azaldu dute, eta giltzak erabiliko dituzte, nagusiaren senideak etxetik kanpo daudenean edo etxera heltzeko denbora asko behar dutenean. Beharrezkoa balitz, larrialdi zerbitzuetako langileei atea  zabaldu ahalko diete udaltzainek: "Horrela, sor litezkeen kalteak saihesteaz gain, di-da baten arta daiteke pertsona nagusia".

Giltzak udaltzainei utzi gura dizkienek, udaleko Gizarte Ekintza sailean egin beharko dute eskabidea. Azaldu dutenez, telelaguntzako zerbitzua eskatzen dutenek giltzak gordetzeko zerbitzua ere eskatu dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!