San Antonio Santa Ritako ikasleak Londresen

Anboto 2014ko api. 11a, 12:29
Ikasleak Londresen
San Antonio Santa Rita ikastetxeko DBH2. mailako ikasle talde bat Londresen izan da aste honetan. Ikastetxearen hizkuntza proiektua indartzea izan da bidaiaren helburua.

 

Ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, goizean zehar bertako ikastetxe baten ikasten egon dira. Arratsaldetan berriz, hainbat bidaia egin dituzte (merkatua, museoak, garraiobideak e.a.). Ingalaterrako familietan bizitzen egon dira hango kultura eta bizimodua bertatik bertara ezaguzteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!