Tabirakok arerio zuzena den Baskonia hartuko du Landakon

Anboto 2014ko api. 10a, 18:11
Asteburu honetan galdu duten arren Tabirako Baqueko oraindik play off postuetan darrai. Joan den asteburuan, durangarrek azkenengo postuan zeudenen kontra galdu eta hirugarren postutik laugarrenera jaitsi behar izan dute.

 

Gasteizen jokatu zuten partiduan, “ez zutela euren maila eskaini eta aurkariak, momentu oro, nagusi” izan zirela adierazi du Unai Suarez jokalariak. Hala ere, Tabirako Baque taldeko jokalarien esku daude oraindik play off postuak eta maila bat gorago egoteko aukera .

 

Beraz, horretarako garrantzitsua izango dute Tabirako Baquekoek larunbat honetan 19:00tan etxean jokatuko duten partidua irabaztea. Taldekoek zaleei dei egin diete Landakon jokatuko duten partidara joan eta animatzera.

 

“Ahazteko partidua”

Emakumezkoetan berriz, Tabirako Baquek lehenengo postuan jarraitzen du, nahiz eta, asteburuan galdu. Gainera, partidua galtzeaz gain, taldeko jokalari askok min hartuta bukatu zutela, azpimarratu du Lander Goikoetxea entrenatzaileak, aurkariek egindako “joko zikinaren” erruz. Entrenatzailearen esanetan, aurkarien jarrerari dagokionez “ahazteko partidua” izan dute asteburukoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!