Xabier Soubelet-en margolanen bilduma, Durangon ikusgai

Anboto 2014ko api. 13a, 09:00
Xabier Soubelet (Ziburu, Lapurdi, 1953) margolariaren lanen bilduma ikusgai dago Durangoko Arte eta Historia Museoan, hilaren 27ra arte. Ibilbide luze eta oparoko pintorea da Soubelet: lau hamarkada daramatza Baztanen (Nafarroa) eta Lapurdin lana garatzen. Urte hauetan guztietan autodidakta gisa jardun izan da, eta 2.000 koadro baino gehiago osatu ditu.


Hastapenetan inpresionismora gerturatu zen Xabier Soubelet, baina laster Cezanne margolariaren jardunak eragin zuen bere margotzeko eran. Gaur egun espresionismoaren bidean doa, espresionismo abstraktutik gertu dihardu, eta kolorea da bere konposizioetako oinarrizko elementua: ahalik eta kolore puruenak, bizienak, primarioenak bilatzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!