Eneko Carballo durangarrak Espainiako Txapelketarako txartela lortu du

Anboto 2014ko api. 9a, 16:20
Durangoko Judo Klubeko kideak
Asteburuan Eneko Carballo infantilak Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu du. Madrilera joateko ezinbestekoa zen Euskadiko Txapelketa irabaztea. Nahiz eta, Durangoko taldeko hamar judo eraman txapelketara, Carballok bakarrik eskuratu zuen garaipena.

 

Hala ere, podiumera igotzea lortu dute asteburuan Durangoko Judo Klubeko beste kide batzuek. Carballoren dominaz gain, beste hiru ere irabazi baitituzte. Iker Perezek, bere taldekidearen maila berdinean brontzezko domina lortu zuen. Maila honetan, beste hiru judokak ere parte hartu zuten, Paul Barruetabeña, Mikel Carretas eta Jon Mikel Beltranek.

 

Kadete mailan berriz, Eider Vivancok lortu zuen posturik onena, zilarrezko domina lortuz. Bigarren postu honekin Vivancok, Espainiako Txapelketerako erreserba postuetan egotea lortu zuen. Durango Judo Klubari laugarren domina eman ziona berriz, Dani Grigore izan zen,brontzezko domina eskuratuz. Klubeko kideak oso pozik agertu dira asteburuko emaitzarekin.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!