Liburutegiak eskaintzen duen zerbitzuagaz oso pozik daude erabiltzaileak

Anboto 2014ko api. 9a, 09:00
Durangoko Udalak jakitera eman duenez, liburutegiaren zerbitzuari buruz egin duten inkestaren arabera, erabiltzaileek 8.56 puntuko balorazioa eman diote 10etik.

 

Udalak azaldu duenez, 2010. urtean egin zuten aurreko inkesta, eta 7.53ko puntuazioa eman zioten erabiltzaileek liburutegiaren zerbitzuari, eta, beraz, puntu bat baino gehiago igo da erabiltzaileek liburutegiari emandako nota.

Jon Kepa Garro Astarloa kulturgintzako presidenteak adierazi duenez, "balorazioa bikaina da; harro gaude eta bide beretik jarraitzeko asmoarekin".

Inkestaren arabera, erabiltzaileek gehien baloratzen dituztenak, informazioari, irisgarritasunari eta tratuari dagozkion esparruak dira. Arduradunek azaldu dutenez, bestalde, jarduerei, fondoei eta eraikinari dagozkion hobekuntzak burutzen dihardute, inkestaren emaitzak aitzat hartuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!