La Zarandaren azken obra San Agustinen

Anboto 2014ko api. 2a, 12:20
Domekan izango da ‘El régimen del pienso’ ikusgai. Txerrikortetako epidemia batetik abiatzen da obra, eta gizakien eguneroko bizimoduari kritika egiten dio.

 

La Zaranda –Teatro Inestable de Andalucía la Baja– taldearen El régimen del pienso antzezlan berrienaren emanaldia izango da apirilaren 6an, domekan, 19:00etan, Durangoko San Agustin kulturgunean. Antzerkia egiten hiru hamarkada baino gehiago daramatza La Zarandak, eta taldearen egiteko eraren erakusle da asteburuan Durangora dakarren obra tragikomikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!