Atletak eta txirrindulariak parean, atletismo eguneko erronkan

Anboto 2013ko urr. 28a, 09:50

Atletismo Eguneko erakustaldi bitan txirrindulariak atleten kontra lehian ipini zituzten 60 eta 90 metroko esprintetan. Esprint laburragoan atletek irabazi zuten eta luzeagoan txirrindulariek.

Atletismo Eguneko erakustaldi bitan txirrindulariak atleten kontra lehian ipini zituzten 60 eta 90 metroko esprintetan. Esprint laburragoan atletek irabazi zuten eta luzeagoan txirrindulariek.

Zapatuan Ezkurdin antolatutako atletismo egunaren lehenengo aldiagaz oso gustura agertu dira Durango Kirol Klubeko kideak eta “arraskata borobila” izan zela adierazi dute. Lehenengo gaztetxoek atletismoa probatu zezaten askotariko modalitateak prestatu zituzten eta parte hartze handia egon zela azpimarratu dute, baita ondorendo nagusien erakustaldietan ere. Horietako bitan txirrindulariak atleten kontra lehiatu ziren 60 eta 90ko esprintetan. Gizonetan Orkatz Beitia atleta eta Illart Zuazubizkar txirrindularia lehiatu ziren eta emakumeetan Geraxane Ussia atleta eta Eneritz Iturriaga txirrindulari ohia. Kasu bietan berdinketarekin amaitu ziren erronkak. 60 metrotan atletek irabazi zuten eta 90 metrotan txirrindulariek

Azkenik, lehenengo Gau Krosa lehiatu zuten Durangoko kaleetan zehar eta Durango Kirol Klubeko David Garcia izan zen irabazlea. Garciak Urkiolako Maratoi Erdia ere irabazi zuen hurrengo egunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!