"Alkateak Durangoko eraztunaren Urki-Hegoalde zatiaren lanak atzeratu" dituela salatu du PSE-EEk

Anboto 2010-12-01 11:23  Durango
Sozialistekin sinaturiko \"aurrekontu-akordioa ez du bete\", adierazi dute.
Sozialistekin sinaturiko \"aurrekontu-akordioa ez du bete\", adierazi dute. Eraztunaren itxiera egiteko lanen hasiera hirugarren lauhilekoan hastea adostu zuten, sozialistek diotenez, eta dagoeneko abenduan egonda, exekuzioa ez hastea salatu du PSE-EEk. Obra honetarako milioi bat euroko aurrekontua zegoen markatuta, eta sozialisten ustez, \"EAJ, eta bereziki Aitziber Irigoras alkatea, exekuzioa atzeratzen dabiltza 2011ko hauteskundeetan etekina ateratzeko\". Atzerapen honengatik, Larrasoloeta eta Juan de Iciar auzuneetako biztanleek egoera hau sufritzen jarraitzen dutela ohartarazi du alderdi sozialistak, \"egunero 13.000 kotxe pasatzen baitira inguru horretatik\". Auzokideen protesta ulertzen dutela adierazi dute prentsara bidalitako oharrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa