Lan-baldintzak hobetzea eskatuz eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatuz, eskualdean langileen %68,5ak grebarekin bat egin duela jakitera eman du LABek. Sindikatuak jakinarazi duenez, eskualdeko 608 langiletik 417 langile greban daude.
Sindikatuek adierazi dutenez, langileek hezkuntza inbertsioa, plantilak eta baliabideak handitzea eskatzen dute. Horrez gain, gelako ikasle kopurua murriztea, soldatetan, ordezkapenetan... ezarritako murrizketak alde batera iztea eta LOMCE eta Heziberri proiektuak bertan behera uztea eskatzen dutela jakitera eman dute, besteak beste.
Bestalde, sindikatuek jakitera eman dute Eusko Jaurlaritzak pausurik ematen ez badu datozen hilabeteetan greba eta mobilizazioak areagotuko dituztela.