Caritaseko kideek egiten duten lana ezagutzeko aukera, zapatuan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 22a, 09:45

Tabiraldeko Caritasek ate irekiak antolatu ditu martxoaren 25erako.

Zapatu goizerako Tabiraldeko Caritasek ate irekiak antolatu ditu beraien lana ezagutzera emateko. Taldeko kideek jakitera eman dutenez, gaur egun, 50 bolondres inguru dabiltza programa eta proiektu ezberdinetan lanean. Taldeko kideen asmoa, bolondres hauek egiten duten lana ezagutzera ematea da.

Herritarrentzat zabalik egongo den Intxaurrondoko lokala 11:00etatik 13:00etara zabalik egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!