Durangaldea Running eta Bidezabaleko junior taldeak Espainiako hamar onenen artean sartu dira

Anboto 2017ko ots. 27a, 11:52
Durangaldea Runningeko taldea

Junior mailako zortzigarren eta bederatzigarren tokietan amaitu dute atzo Oropesa del Mar-en (Castelló-n) jokatu zen taldekako txapelketa.

June Arbeo hamaikagarren sailkatu zen eta Araitz Villak hamazortzigarren. Euren eta taldekideen lanari esker Durangaldea Running-ek zortzigarren postua lortu du taldeka. Arbeok 18.25an osatu zituen 4.9 kilometroak eta hiru segundora geratu zitzaion hamargarren postua. Araitz Villak 31 segundo gehiago behar izan zituen eta hogei onenen artean geratu zen. Adriana de Prado taldekidea ere denbora kontrolaren barruan sartu zen.

Bidezabal taldeari dagokionez Nerea Costa izan zen ordezkaririk onena 28. postuan (19.18). Maria Ruiz (39.) eta Aitana Merino (50.) izan ziren puntuak batu zituzten beste korrikalari biak.

DKT 15. tokian nagusietan

Durango Kirol Taldeak gizonen elite mailan parte hartu eta 15. tokian amaitu zuen. Oier Ariznabarreta (61. tokian) eta Aitor Mimenza (79. tokian) izan ziren ordezkari onenak.

 

Durango Kirol Taldea Castelló-n:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!