Euskotrenek gaur gaueko tren zerbitzua indartu du iñauteriengatik

Anboto 2017ko ots. 25a, 10:46

Ohiko tren ordutegiari bi gehitu dizkio. Atxuri-Traña-Matiena norabidean 21:45ean eta Traña-Matiena-Atxuri norabidean 04:15ean.

Atxuritik 21:45ean irtengo den trena 22:24an helduko da Durangora eta bi minutu geroago Traña-Matienara. Ondoren, 04:15ean Traña-Matienatik irtendakoa 05:02an helduko da Atxurira. Euskotrenetik jakinarazi dutenez iñauteriengatik indartu dute ordutegia.

Hauek dira gaur gaueko gainerako trenen irteera orduak:

Atxuritik irteten den ordua: 21:00, 22:00, 22:35, 23:50, 01:50, 03:50 eta 05:50

Traña-Matienatik irteten den ordua: 02:29, 04:29, 06:29 eta 07:09.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!