Berbaro eta Kimuak udalekuen prestaketan dabiltza

Markel Onaindia 2017ko ots. 23a, 14:00

Berbaro eta Kimuak elkarteak dagoeneko badabiltza udalekuak prestatzen. Horren harira, inskripzio epea ere iragarri dute, martxoaren 1etik 9ra izango dena.

Berbarok Aste Santuko oporretarako Udaberrian Olgetan zerbitzua eskainiko du, 3-11 urte artekoentzat. Udarako, Olgetan zerbitzua, udaleku finko bi –Mendigorrian eta Uitzin– eta beste ibiltari bi –Aiaraldean eta Durangotik Etxarrira–. Egoitzan eman ahal da izena.

Kimuaken kasuan, udaleku finko bi –Ozaetan eta Murgian–, finko-ibiltari bat –Gorozikatik Ispasterrera– eta ibiltari bat –Larrauldik Goizuetara– antolatu dituzte. kimuak-elkartea.eus webean eman ahal da izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!