Durangaldeko 350 ikasle kalera atera dira LOMCEren aurka protesta egiteko

Markel Onaindia 2017ko ots. 23a, 13:01

"Ikasleak lehiakortasunean eta indibidualtasunean heziko dituen eta gure herriaren nazio izaera alde batera utziko duen hezkuntza sistema honi aurre egiteko beharra ikusten dugu", esan dute Ikasle Abertzaleak erakundekoek.

IAk adierazi du aurten ikasle gehiago direla LOMCEren eraginpean daudenak. "EAEn Heziberri izenpean ezartzen ari direna" eta Espainiako gobernuaren itun berria lege horretan oinarritzen direla ohartarazi dute gainera. Euren arabera, ikasturte honetan "legeak zehaztutako edukien eta kurtso amaierako errebaliden aplikazio zuzena ematen ari da".

Ikasle Abertzaleek Galizia eta Kataluniako beste erakuden batzuekin batera garatzen dihardu dinamika. "Lege arrotzen kontra egiteko, herri zapalduentzako nazio zein klase askatasuna aldarrikatzea ezinbesteko zaigu". Horrela, Euskal Herrirako hezkuntza eredu propioa eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!