Durangaldeko Txitxiburduntzi iruditan

Jone Guenetxea 2017ko ots. 19a, 20:46

Durangaldeko herri guztietan ospatu dute gaur Txitxiburduntzi Eguna. Alpino Tabira mendizale taldeak eta Kurutziaga ikastolak, esaterako, ibilaldia egin ostean Gerediagako baselizaren inguruan erre dituzte txorizoak. Iurretan, plazan prestatu dute tradiziozko erreketa. Durangon berriz, Herria auzo elkarteak Askatasun Etorbidean duen lokalaren aurrean hainbat lagun batu ditu tradizioari eutsiz. Kasu honetan, biltzen duten dirua helburu solidario batera bideratuko dute. Mañarian aldiz, umeak eta jubilatuak tostadak eta erroskilak egiten ibili ziren eta gero, txorizoak erre zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!