Nagore Txintxurreta, Jon Ander Urkiaga eta Xabi Zabala sortzaileekin ospatuko da #365ipuin sari banaketa ekitaldia

Anboto 2016ko abe. 13a, 17:34
Iazko ekitaldian, Joxe Rojas eta Irati Eguren.

Bihar, eguaztena, ospatuko da Berbarok antolatutako #365ipuin lehiaketako sari banaketa. Plateruenak hartuko du ekitaldi hori, 19:00etatik aurrera.

Ez da sari banaketa hutsa izango. Nagore Txintxurreta, Jon Ander Urkiaga eta Xabi Zabala sortzaileak gonbidatu dituzte, eta euren lanekin batera garatuko da ekitaldia. 140 karakteretan idatzitako ipuin laburrak aurkeztu behar ziren Euskararen Egunaren harira antolatutako lehiaketara. Twitter bidez edota antolatzaileek ipinitako postontzietan bota behar zituzten idazleek. Bihar jakingo da nortzuk diren aurtengo irabazleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!