Elikadura ohiturak hobetzeko FACT! egitasmoa jarri du martxan Amankomunazgoak

Anboto 2016ko abe. 7a, 13:19

FACT! egitasmoan izena emateko aukera dago www.mdurango.org webgunean. Horrez gainera, Amankomunazgoak guraso eskolak eta Hazilan proiektua jarri ditu martxan.

 

Elikaduraren gaiaren gainean sentsibilizatuta, Global Action Plan (GAP) erakundeak FACT! programa jarri du martxan Durangaldean. Programa horren helburua da familiei elikatze-ohiturak hobetzen laguntzea, ingurumenean, klima- aldaketan, elikadura-hondakinen produkzioan eta osasunean diren eraginak murrizte aldera. Parte hartzeko Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren web orrialdea bisitatu daiteke eta  bertan izena eman: www.mdurango.org.

 

Guraso eskolak

Amankomunazgotik guraso eskolan parte hartzeko deia egin dute. Izena emateko epea irekita dago abenduaren 23ra arte, bai 946200520 telefonora deituz, zein prevencion.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikora idatziz. Bullyng-a, drogak, sexualitatea edo gazteen gaitasun sozialei buruzko ikastaroak egingo dituzte otsailean. 90 minutuko iraupena izango duten 6 saiok osatuko dute ikastaro bakoitza.

Hazilan

Enplegu arloan, Hazilan programa garatzen dabiltza Behargintzaren eskutik. Programa hau Durangaldeko 13 gazte lan munduan sartu ahal izateko prestaketan oinarritzen da. Biologia, kazetaritza edota fisika bezalako arloetan ikasketak dauzkaten gazteek parte hartzen dute programa honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!