"Gabonetan ume bakar bat ere jostailurik barik geratu ez dadin"

Anboto 2016ko abe. 7a, 10:20
Iazko bilketan ateratako argazkia, Julián Ríosegaz.

Podemos Durangaldea eta Herriaren Eskubideak jostailu bilketa egingo dute, beharra duten familiei laguntzeko.

Duela hiru urtetik hona, jostailu bilketa burutzen dute Podemos Durangaldea eta Herriaren Eskubideak, ideia bertako zirkulutik atera eta gero. Izan ere, hutsune bat ikusten zuten zeregin horretan. "Herritarren eskura jartzen gara, Gabonetan ume bakar bat ere jostailu barik geratu ez dadin", esan dute prentsa oharrean.

Durangon, abenduaren 13an eta 15ean batuko dituzte jostailuak, Untzillatx kaleko 15. zenbakian, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Berrizen hilaren 16an egongo dira -lekua eta ordua zehaztu barik daude-, eta Abadiñon, dagoeneko beste elkarte batzuek burutzen duten bilketan lagunduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!