Berbalagunek hasi dute ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Markel Onaindia Txabarri 2016ko urr. 27a, 13:10
Berbalagunek hasi dute ikasturte berria

Euskaldun berrientzat edota ahozkotasun maila hobetu gura dutenentzat, sarri ez da erraza izaten euskara praktikatzeko eremuak topatzea, eta Berbalagun egitasmoak aukera hori eman gura du. Euskara praktikatzeko gune eroso bat eskaini, maila hobetu eta konfiantza irabazteko.

Durangaldeko berbalagunek hasi dute ikasturte berria, atzo Plateruenean egindako aurkezpenagaz. Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak berba egin zuen sarreran, esaterako. Izan ere, Amankomunazgoak, udalek, AEK-k eta Berbarok sustatzen dute egitasmoa, besteak beste.

Parte hartzeko
Berbalagunen parte hartu gura dutenek 639 400 786 telefono zenbakira deitu ahal dute, edota durangaldea@aek.org helbidera idatzi.

Bestalde, Mintzanet egitasmoaren berri ere eman zuten. Internet bidez euskara praktikatzeko tresna da, kilometro askotara egonagatik ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!