Elena Uribesalgok Anbotoko argazki lehiaketaren sariak jaso ditu

Aimar Esteban 2016ko urr. 20a, 10:59

Elena Uribesalgok Anbotoko argazki lehiaketan ‘selfie’ onenaren eta argazki onenaren sariak irabazi ditu. Hasiera batean ez zuen espero baina "zeuden argazkien artean ezberdina zela ikusi nuen eta irabazi ahal nuela sinesten hasi nintzen", aitortu du Uribesalgok.

Bere argazkia Debako hondartzan aterata dago uda honetako abuztuan. "Eguraldi oneko egun batean kotxea hartu eta bertara hurbildu ginen" azaldu du. Hondartza zalea dela aitortzen du eta surfeatzen ikasten saiatu zela: "Utzi behar izan nuen hala ere, ‘paddle surf’-a praktikatzen dut noizbehinka".

Elenak oraindik ez daki norekin disfrutatuko dituen asteburu pasa eta Plateruenean bi pertsonentzako menua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!