Izurtzako eta Mañariko istorioak eta historia ezagutzeko aukera, hilaren 22ko ibilaldian

Joseba Derteano 2016ko urr. 20a, 09:30
Izurtzako udaletxe paretik irtengo dira ibilaldiak.

Gerediaga Elkarteak antolatutako ondare jardunaldietan, Izurtzako eta Mañariko historia eta istorioak ezagutzeko aukera egongo da urriaren 22an, herri biak lotuko dituen ibilaldiaren bidez.

Saio bi antolatuko dituzte: 10:00etatik 13:00etara euskaraz, eta 16:00etatik 19:00etara gaztelaniaz. Izurtzako udaletxe parea da topalekua. Idazle bi nabarmenduko dituzte: Nikolas Alzola ‘Bitaño’ idazle, margolari eta euskaltzain urgazle izurtzarra eta Evaristo Buskintza ‘Kirikiño’ idazle eta kazetari mañariarra. Urkiolako bidearen proiektua egin zuen Francisco Etxanoberi buruz ere jardungo dute eta Bizkaiko barroko estiloko organorik handiena entzuteko aukera egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!