Bina domina Isasi eta Zuazubiskarrentzat Espainiako Txapelketetan

Maialen Zuazubiskar 2016ko urr. 17a, 11:15
Ziortza Isasi ezkerrean eta Illart Zuazubiskar erdian

Asteburuan Mallorkan jokatutako pistako Espainiako Txapelketetan bina domina irabazi dituzte Ziortza Isasik eta Illart Zuazubiskarrek.

Isasik taldekako jazarpenean urrea eta bakarkako jazarpenean zilarra lortzeaz gain, 23 urtez azpikoetan titulu bi eskuratu zituen, bakarkako jazarpenean eta puntuaketan Espainiako Txapeldun gelditzea lortuz. Gainera, emakumeek lehen aldiz jokatu zuten madison proban lehen postua lortu zuen, Ana Usabiaga bikote zuela.

Illart Zuazubiskarrek aldiz, ez zituen txapelketak zorte onenarekin hasi. Puntuaketan, lasterketa buru zela, proba utzi behar izan zuen eroriko baten ondorioz. Hurrengo probetan, berriz, abadiñarrak Espainiako Txapelketetara sasoi onean heldu zela erakutsi eta taldekako jazarpenean eta madisonean zilarrezko eta brontzezko domina bana eskuratu zituen.

Bestalde, eguaztenetik aurrera, Eustrak-Euskadi taldeko abadiñarra Frantzian jokatuko diren pistako Europako Txapelketetan izango da Espainiako selekzioarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!