Aurreko urteetako irabazleak

Elena Uribesalgoren 'selfie'-ak jaso du irakurleen saria udako argazki lehiaketan

Jone Guenetxea 2016ko urr. 14a, 13:27
Elena Uribesalgo

ANBOTOk udako 2. argazki lehiaketako irabazleen berri eman du. Udan ateratako argazkiak bost ataletan sailkatuta saritu gura izan dituzte. Ondoren, atal bakoitzeko argazki irabazleen artean irakurleek beraien iritzia eman dute. Elena Uribesalgoren 'selfie'-ak  95 botogaz irakurleen saria jaso du. Atal bakoitzeko irabazleak asteburu pasa bat jasoko du sari moduan. Horrez gain, Uribesalgorenak larunbatean Platerunean bi pertsonentzako menua jaso du.

Ondorengo argazkiak izan dira atal bakoitzeko irabazleak.

Durangaldeko argazkirik onena. Joseba Acedo.

 

Durangaldetik kanpoko argazkirik onena. Leire Unzueta.

 

'Selfie'-rik onena. Elena Uribesalgo.

 

Argazkirik freskoena. Aitor Aulestiarte.

 

Argazkirik umoretsuena. Matxalen Manzisidor.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!