Jonathan Castroviejok brontzezko domina irabazi du munduko txapelketan

Anboto 2016ko urr. 12a, 15:40
Argazkia: ‏@Movistar_Team

Qatar-en jokatutako erlojupeko proba hirugarren tokian amaitu du.

Munduko txapelketan irabazten duen lehenengo domina da. Tony Martin alemaniarra izan da irabazlea. Laugarren bider irabazi du munduko txapelketa. Vasil Kiryienka bielorrusiarra sailkatu da bigarren. Aurten lesio larri bat gainditu du Castroviejok eta ondo merezitako lorpena da. Sare sozialetan hainbat txirrindularik zoriondu dute dagoeneko:

Mikel Bizkarra: "Europako txapelketa ere irabazita udazken amaiera borobil bat borobildu du: Eta hori guztia lesio larri batetik bueltan. Zorionak Jonathan!"

Alejandro Valverde: "Zorionak Jonathan Dohako brontzeagatik. Gutxik bezala merezi duzu"

Jose Joaquin Rojas: "Duda barik ez dago lorpen hau zu baino gehiago merezi duenik. Zorionak!"

Luis Angel Maté: "Bikain Jonathan, gozatu zure lorpenekin, merezi dituzu!"

 

ERLOJUPEKO SAILKAPENA

1- Tony Martin......................... 44.42.99
2- Vasil Kiryienka.....................   45 segundora
3- Jonathan Castroviejo.............  1.10era

Jonathan Castroviejo eskuman, podiumeko hirugarren koskan. (Argazkia: @UCI_cycling)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!