Durangaldeko autoenplegu plana "Bizkaiko arrakastatsuena" izan da

Anboto 2016ko uzt. 19a, 13:57
Alfonso García enplegu zuzendaria eta Pilar Ríos Durangoko alkateordea, Durangoko udaletxean egin duten agerraldian.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Eskualdea Berpizteko Planari esker, lan mundura sartzeko zailtasunak izan dituzten Durangaldeko 21 lagunek euren enpresa sortu dute azken hiletan. 75 pertsonentzako diru-laguntza aurreikusi zuten, eta azkenean 29k parte hartu dute programan.

Aldundiaren planen artean, "Bizkaiko arrakastatsuena" izan da hemengoa, Alfonso García enplegu zuzendariaren esanetan. Izan ere, partaiden artean enpresa sortu dutenen tasa %72koa izan da, herrialdekoa %58koa denean. Aldundiagaz batera Durangoko Udala ibili da koordinazioan, eta Pilar Ríos alkateordeak esan du "merkatutik urrunen" daudenei lana topatzen laguntzea izan dela helburua.

21 enpresetatik, 7 sortu dira Durangon. Berrizen, Elorrion, Mallabian eta Otxandion bana eratu dute, eta Ermuan 10. Deneriko arloetakoak dira egitasmoak: diseinu grafikoa, psikologia, alokairuen gestioa... Otxandion gozoki denda bat zabaltzea da asmoa, adibidez.

Alderdien polemika
Otsailean aurkeztu zuten programa, eta EH Bildu eta Ahal Dugu kritiko agertu ziren. Programa aldundiko DEMA agentziak garatu du, eta Behargintza "edukiz husteko" saiakera ikusi zuten horren atzean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!