"Aldundiaren proposamenak ez du 16.400 lagunek baino gehiagok babestutako eskaera betetzen"

Anboto 2016ko uzt. 13a, 09:49
A-8 autobidean eginiko protestaren irudiak.

A-8 Peajerik Ez plataformaren iritziz, hilean 30 euroko muga lagungarri izan ahal da, baina ez du arazoa konpontzen.

Aldundiaren erabakia jakin zenean, hasieran, poztasuna erakutsi zuen plataformak. Euren ustez, plataformaren presioaren eta hauteskunde aurreko sasoi baten eraginez hartu zuen erabakia Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Baina, geroztik, eztabaida zabala egin dute plataformakoen artean, eta 30 euroko muga lagungarri izan ahal dela esan arren, konponbiderik ez dakarrela uste dute: "Ermua eta Usansolo artean bizi direnentzako derrigorrezko ordainketa mantentzen du, amortizatuta dagoen zati bakarrerako, hain zuzen ere. Beste bizkaitarrengandik diskriminatzen ditu, eta gainezka dagoen N-634 errepidea alternatiba lez erabiltzera behartzen ditu".

A-8ko bidesariagaz, "Interbiak enpresaren 2 milioi euroko difizita" finantzatzeko asmoa leporatu dio plataformak aldundiari, eta kritikatu du, difizit hori Hegoaldeko autobideagatik, Artxandako tunelengatik eta A-8ko hirugarren erreiagatik sortu dela.

Euren ekimena babestu dutenen alde, autobidearen doakotasuna aldarrikatzeko ekintza berriak prestatuko dituela azaldu du A-8 Peajerik Ez taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!