'Basoa' gaiaren inguruko argazkiak aurkeztera gonbidatu dituzte herritarrak

Anboto 2016ko uzt. 11a, 10:00
Kinua Argazki Elkarteak utzitako irudia.

Urriaren 20tik azaroaren 13ra burutuko duten Begira Photo jaialdian beraien argazkiekin parte hartzera deitu dituzte argazkizaleak. Basoa gaiaren inguruan ardaztuko dute jaialdia aurten, eta gai horren inguruko euren argazkiak bidaltzera animatu dituzte herritarrek. Jasotzen dituzten argazkietatik hautaketa bat eginda, erakusketa kolektibo bat antolatuko dute jaialdiaren barruan. Uztailaren 31 baino lehen bidali behar dira argazkiak info@begiraphoto.org helbidera.

Basoa gaiari loturiko argazki bat aurkeztu ahalko du Begira Photo jaialdiaren deialdi honen parte hartzaile bakoitzak. JPG formatuan bidali beharko dira argazkiak, gehienez 1200 pixel eta 72 ppp-ko erresoluzioarekin.

Begira Photo jaialdiaren seigarren edizioa izango da aurten burutuko dutena, eta Durangon ezezik, erakusketak Iurretan, Abadiñon eta Zornotzan ere egingo dituztela da nobedadeetako bat. Antolatzaileek dagoeneko publikatu dute aurtengo erakusketa, aurkezpen eta berbaldien programazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!