Murrizketen aurka protesta egin dute irakasleek

Anboto 2016ko eka. 24a, 14:15
Montoian egin dute protesta irakasleek

Durango eta Iurretan kontzentrazioak egin dituzte, irakasleei lan ordu gehiago ezartzeko arauaren aurka. Steilas, LAB, ELA, CCOO eta UGTk erkidego osoan deitu dituzte mobilizazioak.

Espainiako Gobernuak irakasleen lanaldien ingurukod ekretua atera zuen 2012an, eta Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu zuen. Auzitegi Nazionalak atzera bota du helegitea, eta beraz, araua indarrean sartuko da. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek astean 25 ordu eman beharko dituzte gutxienez, eta DBH eta Batxilergokoek 20. Orain arte, 23 eta 17 ordu ematen zituzten, hurrenez hurren. Gainera, ordezkapenak baja hartu eta 10 egunera arte atzeratuko dira.

Horregatik, lan karga handitzearen aurka protesta egin dute irakasleek. Iurretan batu dira Maiztegi, Juan Orobiogotia, eta Iurreta Instititukoak, eta Durangoko Institutukoak eta Zabalarra eskolakoak ere bai. Bestalde, Landako eskolakoek ikastetxean bertan egin dute kontzentrazioa, goizean, eta Traña-Matienan ere irten dira kalera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!